| |
|
Jalgi-Talki |
Berehalako mezularitza zerbitzua euskaraz
|
| 2003-12-1: JalgiTalkik SSL protokoloaren bidezko konexio seguruak
onartzen ditu. Informazio gehiago hemen. |
| 2003-10-21: Yahoo! Messenger mezularitza zerbitzurako pasabidea
abian da. |
2003-10-12:
- MSN Messenger mezularitza zerbitzurako pasabidearen bertsio berria
instalatu da. JalgiTalkitik MSN Messenger zerbitzuaren erabiltzaileekin
komunikatzeko jarraitu beharreko pausuak hemen
irakurri daitezke.
- Erabiltzaileen zalantzak, iritziak, iradokizunak,... plazaratzeko
posta-zerrenda bat sortu da: jalgitalki@taldeak.com. Izena eman dezakezu
hemen
- Era berean, gurekin zuzenean mintzatu nahi izanez gero JalgiTalkiren
bidez, jalgitalki@jalgitalki.euskalerria.org erabiltzailearengana
zuzendu zaitezke.
|
| 2003-10-06: OHARRA: Guztiz erabilgarria izan
arren, zerbitzu hau garapen fasean dago oraindik. Horrek esan nahi du zerbitzuan
gorabeherak egon daitezkeela eta dokumentazioa osatu gabe egon daitekeela.
Hurrengo hilabeteetan gehituko ditugu ezaugarri berriak zerbitzuan eta dokumentazioa
osatuko dugu. Eta noski, zure iradokizunak espero ditugu helbide honetan:
jalgitalki a-bildua euskalerria.org
|
Ongi etorri JalgiTalki berehalako mezularitza zerbitzura. Zerbitzu
honekin zure lagunekin edozein unetan komunikatzeko aukera izango duzu.
- Dohako zerbitzua: euskalerria.org-n posta kontu bat eta JalgiTalki
bezero-aplikazioa edukitzea besterik ez da behar.
- Jabber teknologian
oinarritutakoa. Jabber berehalako mezularitzarako protokolo ireki, publiko
eta askea da.
- Konektatuta dauden zure lagunen zerrenda ikusi ahal izango duzu.
- Edozein unetan, konektatuta dagoen lagun batekin txateatu ahal izango
duzu.
- Lagun horri fitxategiak JalgiTalkiren bidez bidaltzeko aukera
izango duzu.
- Beste mezularitza zerbitzuekin bateragarria da. Horrela, MSN Messenger,
AOL, ICQ edota Yahoo mezularitza sistema erabiltzen duten zure lagunekin
ere hitz egin ahal izango duzu, mezularitza programa bakar bat erabiliz!
|
| |
Zer
behar dut Jalgi-Talki zerbitzua erabiltzeko? |
- Euskalerria.org posta zerbitzuan alta emanda egotea. JalgiTalkik
erabiltzaile izen bat eta pasahitz bat eskatuko dizkizu konektatzen
zaren unean. Euskalerria.org-renak erabili behar dituzu.
- JalgiTalkira konektatzeko aplikazioa:
- JalgiTalki bezero-aplikazioa deskargatu
dezakezu, euskara hutsean dagoena eta kode irekikoa dena (2,12
Mb),
- edo bestela, JalgiTalki Jabber
teknologian oinarrituta dagoenez, Jabberrerako edozein bezero-aplikazio
erabil dezakezu. Orri honetan topatu ahal izango dituzu aplikazio
hauek (Windows, Linux, Mac, eta Amigarako): http://www.jabber.org/user/clientlist.php
|
| |
Nola
erabiltzen da? |
- Ez baldin bazara Euskalerria.org-ko erabiltzailea, Euskalerria.org-n
alta
eman behar duzu.
- JalgiTalki bezero-aplikazioa deskargatu
- JalgiTalki bezero-aplikazioa instalatu eta abian jarri
- Windows:
instalatu.exe fitxategia ireki. Programa zuk aukeratutako
karpetan deskonprimituko da (defektuz: c:\jalgitalki). Ondoren,
programa abian jartzeko instalazio karpetan dagoen jalgitalki.exe
fitxategia ireki behar da (defektuz c:\jalgitalki\jalgitalki
karpetan egongo da).
- Linux / Mac: Laster gehituko dugu JalgiTalki bezeroa Linux
eta Macintosh-en instalatzeko prozedura.
- JalgiTalki zerbitzarira konektatu: JalgiTalki bezero-aplikazioa irekitzerakoan
leiho bat agertuko zaizu erabiltzaile izena, zerbitzaria, eta abar eskatuz,
honako itxura izango duena:

- Bertan honako balio hauek jarri behar dituzu:
- Erabitzailea: zure euskalerria.org posta kontuaren erabiltzailea.
Adibidez: zure posta kontua nireposta@euskalerria.org bada,
erabiltzailea nireposta da.
- Pasahitza: euskalerria.org zerbitzuan sartzeko erabiltzen duzun
berdina.
- Zerbitzaria: jalgitalki.euskalerria.org
- Sakatu Jarduna hasi botoia eta programa zerbitzariarekin konektatuko
da eta bere pantaila nagusia ikus ahal izango duzu (2. irudia).
- Ondoren, solaskideak gehitu nahi izango dituzu zure helbide zerrendara.
Horretarako, JalgiTalkiren goikaldean eta ezkerraldean agertzen
den botoia sakatu:

- "Harpidetza bidali" izeneko leiho bat irekiko da, eta programak
galdetuko du nori bidali harpidetza hori, hau da, zein lagun gehitu
nahi duzun zure zerrendara. Demagun lagun1@euskalerria.org gehitu
nahi dugula. Horretarako, zure lagunaren erabiltzaile izena (@ zeinuaren
ezkerraldera dagoena) idatzi, eta ondoren @jalgitalki.euskalerria.org
idatzi behar duzu. Gure adibidean: lagun1@jalgitalki.euskalerria.org
idatzi beharko genuke. Ondoren, "harpidetu" botoia sakatu.
Zure lagunak notifikazio bat jasoko du, zuk zure zerrendan gehitu nahi
duzula esanez, ondoren berak onartu beharko du zure zerrendaren partaide
izatea, eta aldiberean, zuk jasoko duzu zure lagunaren notifikazio bat
zure helbidea bere zerrendan gehitzeko baimena eskatuz. Ez kezkatu mezu
guzti hauek ez badituzu berehala jasotzen: kontutan izan zure lagunak
konektatuta egon behar duela zuri baimena emateko.
- Guzti hau egin ondoren, JalgiTalkik zure lagunaren helbidea
zure helbide-zerrendan gehituko du. Berarekin hitzegiteko klik egin
ezazu bere izenaren gainean bi aldiz, eta txateatzeko pantaila bat agertuko
zaizu.
|
Nola
hitz egin dezaket MSN Messenger mezularitza sistemako nire lagunekin? |
JalgiTalki berehalako mezularitza sistemak Microsoft MSN Messenger
mezularitza sistemaren erabiltzaileekin komunikatzeko aukera ematen dizu.
Hau lortzeko modua erraza da, baina zoritxarrez ez da oso intuitiboa. Hauek
dira jarraitu beharreko pausuak :
- Hasteko, MSN zerbitzuan posta kontu bat eduki behar duzu (adib.: nireposta@hotmail.com
edo nireposta@msn.com)
- Ireki esploratzailearen leihoa JalgiTalkin (Zerbitzuak
menuan, Esploratzailea menu-aukeraren gainean klik eginez, edo
Jabber esploratzailea izeneko botoiaren gainean sakatuz, ikus
ondorengo irudia).
- Jabber esploratzailearen leihoa irekiko da, eta bertan JalgiTalki
zerbitzariak eskaintzen dituen zerbitzu desberdinak ikus ahal izango
dituzu. Zabaldu ezazu MSN Mezularitza sistemarako pasabidea izeneko
zerbitzua, eta klik egin bi aldiz "Register at Service" aukeraren
gainean.
- Beheko irudian ikus daitekeen leihoa agertuko zaizu: bertan, username
izeneko eremuan zure hotmail edo msn-ko posta helbidea, nick
eremuan erabili nahi duzun goitizena, eta password eremuan zure
hotmail edo msn posta konturako pasahitza idatzi. Beste eremuak dauden
bezala utz ditzakezu. Bukatu ondoren, Ondo izeneko botoia sakatu.
- Ondoren mezu bat jasoko duzu, MSN Mezularitza sistemarako pasabidean
ondo erregistratu zarela esanez. MSN Messenger erabiltzen bazenuen,
zure kontaktu zerrenda guztia agertuko da automatikoki (JalgiTalkik,
kontaktu bakoitzeko, zerrendan gehitzeko konfirmazioa eskatuko dizu).
- Azkenik, MSN Messenger zerbitzua erabiltzen duen lagun berri bat gehitu
nahi baldin baduzu, 2. irudian agertzen den botoia
sakatu behar duzu (Erabiltzaile berria gehitu... izenekoa) eta
programak galdetzen dizunean zein lagun gehitu nahi duzun zure zerrendara
honako prozedura hau jarraitu behar duzu:
- Lagunaren hotmail edo msn-ko posta helbidea idatzi, baina arroba
zeinua (@) ehunekoen sinboloarekin ordezkatuz (%),
eta helbidearen ondoren @msn.jalgitalki.euskalerria.org idatzi.
OSO GARRANTZITSUA DA HAU IDAZTEA, bestela JalgiTalkik ez
du zure laguna topatuko.
- Adibidez, demagun lagun1@hotmail.com gehitu nahi dugula.
Horretarako, gure lagunaren posta helbidea idatziko genuke, @ zeinua
% zeinuarekin ordezkatuz, eta ondoren @msn.jalgitalki.euskalerria.org
idatziko genuke. Gure kasuan: lagun1%hotmail.com@msn.jalgitalki.euskalerria.org.
- Ondoren, "harpidetu" botoia sakatu, eta betiko notifikazioak
jasoko dituzu. Guztiak onartu eta lagun berria zure zerrendakideen
artean izango duzu!
|