Jalgi-Talki

Berehalako mezularitza zerbitzua euskaraz

 
   Konexio seguruak JalgiTalkiren bidez

Sarrera

JalgiTalki berehalako mezularitza sistemak zure lagunekin modu seguru batean komunikatzeko aukera ematen dizu. Nahi izanez gero, mezuak enkriptatuta jaso eta bidali ditzakezu, SSL protokoloa erabiliz. Horretarako JalgiTalki bezeroari OpenSSLrako TLS modulua gehitu behar zaio.

Normalean, erabiltzaile bat JalgiTalki zerbitzariarekin konektatuta dagoenean, jaso eta bidaltzen duen informazio guztia zifratu gabe bidaiatzen da sarean zehar, erabiltzailearen ordenadoretik zerbitzarira, eta handik erabiltzaile horren solaskideen ordenadoreetara. Ondorioz, erabiltzaileen makinen eta zerbitzariaren artean dagoen edonork eskura ditzake datu horiek informatikako ezagupen sakonak eta tresna bereziak erabiliz gero. SSL protokoloarekin, informazioa zifratuta garraiatzen da kanal edo bide seguru baten bidez, eta bakarrik igorleak eta hartzaileak posible izango dute deszifratzea. Ondorioz, nahiz eta tartekoek informazio hori eskuratu, ezin izango dute behar bezala irakurri, zifratuta dagoelako.

  • SSL protokoloari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, klik egin ezazu hemen.
  • SSLrekin aritzeko erabiltzen den kode irekiko OpenSSL liburutegiari buruzko informazioa nahi izanez gero, klik egin ezazu hemen.

Konexio segururako moduluraren instalazioa

  • JalgiTalki itxi.
  • Ondoren, OpenSSLrako TLS modulua deskargatu behar duzu. Klik egin ezazu hemen Windowserako bertsioa deskargatzeko (tls.zip izeneko fitxategia - 215 Kb). Beste sistema eragileetarako bertsioak hemen lor ditzakezu. Moduluaren garatzaileen orria ikusi nahi baduzu, klik egin ezazu hemen.
  • Ondoren, deskargatu duzun fitxategia deskonprimatu behar duzu JalgiTalki instalatuta dagoen karpetan (Windowsen, defektuz, C:\jalgitalki\jalgitalki karpetan). JalgiTalkiren karpetan tls izeneko karpeta bat sortuko da.
  • JalgiTalki ireki. TLS ondo instalatuta badago, jarduna hasteko leihoa agertuko zaizu SSL bidezko konexioa egiteko aukerarekin. Honako itxura izango du:

  • "SSL erabili" aukera aktibatu. SSL konexioak onartzen dituen portua 5223a da (ikus irudia).
  • Konexioa betiko moduan gauzatuko da. Informazioa enkriptatu eta desenkriptatu behar denez, gerta daiteke konexio denbora luzeagoa izatea.

Oharrak

  • JalgiTalki berehalako mezularitza sisteman aritzen bazara, baina JalgiTalki bezero-aplikazioa ez baduzu erabiltzen, hauek dira SSL bidezko konexioa egiteko jakin beharreko datuak:
    • SSL portua: 5223
JalgiTalkiren orri nagusira
© Copyright Euskalerria.org. Eskubide guztiak erreserbatuak.
Eskerrak Aitor Alkortari eskainitako laguntzarengatik.
JalgiTalki bezeroa Tkabber 0.9.5beta programan oinarrituta dago
Tkabber - Copyright © 2002, 2003 Alexey Shchepin. Egileak: Alexey Shchepin, Marshall T. Rose, Sergei Golovan, Michail Litvak http://tkabber.jabberstudio.org/
Plazaguneak garatutako web gunea.