Asteazkenean atertzera eta argitzera egingo du. Kantauri isurialdean, goizaldean eta gauean euria egin dezake, baina gainontzeko lekuetan ateri eutsiko dio egun osoz. Hodeitza ere saretu egingo da eguerdi partean, urdingune zabalak irekiko dira, batez ere Araban eta Nafarroako Foru Erkidegoan. Tenperaturari dagokionez, zertxobait behera egingo du. Mendebal edo ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da eta zaila izango da 22 ÂșC-ak gainditzea.
2010/9/9 - OSTEGUNA
Ostegun arratsalderako giro eguzkitsua nagusituko da. Goizaldean eta goizeko lehen orduetan tanta batzuk egin ditzake kantauri isurialdean, baina ezer gutxi egingo du. Gainontzeko orduetan eta tokietan hodeiak ez dira erabat erretiratuko, urdinguneen artean egun osoz ikusiko ditugu, baina egunak aurrera egin ahala, urdinguneak gero eta zabalagoak izango dira. Mendebaldeko haizea izango da nagusi. Tenperaturan, gorabehera handirik ez.