Agenda pertsonala 2010/09/11
 Informatu
  Berriak
  Herri aldizkariak
  Ekitaldi agenda
  Irratiak entzun
  Farmaziak
  Aldizkari Ofizialak
  Bideen egoera
  Itsasoa
  Bai Euskarari
 Komunikatu
  Jalgi talki
  Solasgunea
  Foroak (laister!)
  Taldeak
  Weblog-ak 
 Tresna Baliabideak
  Hiztegiak
  Entziklopedia
  Mapagunea

Plazaguneak garatua
Kultura Sailak diruz lagundua

Herri aldizkariak

PLAENTXIA

Asteburua musikaren erritmora pasatzeko aukera
Malcolm Scarpak joko du Galipoten. Gaztetxean berriz Irungo AZ/DZ (AC/DC-ren tributu taldea) eta bartzelonako Bottle Duck arituko dira.

"Zarzuela gaua" eskainiko du zapatuan Kantaka abesbatzak
15 lanez osatutako antologia eskainiko dute zapatu arratsaldeko 20tan.

Mendi taldeak Ausa Gaztelura irteera egingo du domekan
Ikasturte berriarekin batera bazkide kuotak aldatu dituzte.

340 umek ikasturte berriari hasiera eman diote
27 umek lehen aldiz zapaldu dute gaur Plaentxi LH ikastetxea.

BTT itzuliak eta paeila lehiaketak giro ederra ipini dute San Martzialen
BTT itzuliaren lehen edizioa arrakastatsu joan da 20 lagun ingururen parte hartzearekin.

Soraluzeko EAk eta ezker abertzaleak Adierazi EHk antolatutako manifestaziora joateko deia egin dute
Autobusa arratsaldeko 16:00etan irtengo da Amutxastegiko geltokitik.

Marraskilo Tour 2010 irailaren 25ean egingo da
35 kilometroko mendi buelta egingo dute.

Lana eta familia bateragarri egiteko ikastaro berria KZgunean
KZguneak ere ekin dio ikasturte berriari. Betiko moduan eguenero zabalduko da, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Ohiko kurtsoez gain, berri bat eskainiko dute: Lana eta familia bateragarri egiteko ikastaroa. Bi arloak bateragarriak egiteko laguntzen tramiteak egiten irakatsiko da, informazioa zelan lortu eta dirulaguntzak nola eskatu azalduko da. (+gehiago) (content/view/1259/1/)

Pil-pileanek haur masaje ikastaroa antolatu du bigarrenez
Nerea Mendizabal zestoarrak emango du ikastaroa, irailaren 14tik urriaren 12ra, bi orduko saioetan.

HHI-EPAn matrikulatzeko aukera irailaren 14a bitartean
Helduen Heziketa Iraunkorraren eskolak ere ikasturte berriari hasiera emango dio eta matrikula egiteko epea zabalik dago irailaren 14ra arte. Ikasgaiak doan dira eta Hezkuntza Zentru Publikoaren berme osoa dute: +ikastaroak (content/view/1257/1/)

 


59.397 bisita abenduan
zaborpoto@euskalerria.org