Ongi etorri Plazagunea, S.L.ren web bidezko e-posta zerbitzura. Zure posta-kontua izateko, bete orri hau pausoz pauso eta berehala zure posta-helbidea martxan izango duzu.
1. Zure erabiltzaile izena aukeratu Erabiltzaile-izena zure e-posta kontuaren identifikatzailea izango da. Zure erabiltzaile-izenak (4 - 15) karaktere alfanumeriko izan beharko ditu (a-z eta 0-9), Ñ-a izan ezik. Pasahitzak ere karaktere alfanumerikoz osatua izan behar du eta 6 eta 15 karaktere arteko luzerakoa
2. Pasahitza gogoratzeko galdera Pasahitza ahazten bazaizu, berreskuratzen lagunduko dizugu. Horretarako asma itzazu orain galdera bat eta honi emango zeniokeen erantzuna eta idatzi bakoitza bere laukian. Informazio hori gorde egingo dugu eta inoiz pasahitza ahazten bazaizu, sarrerako orrian dagoen Pasahitza ahaztu al zaizu? loturan klik egin. Orduan beste orri batera joango zara. Han zure erabiltzaile-izena eta jaioteguna zuzen sartzen badituzu, beste orri batera joango zara eta orain asmatuko duzun galdera egingo zaizu; honi dagokion erantzuna zuzen idazten baduzu, zure pasahitza berreskuratuko duzu. OHARRA: Galderarik ez baduzu sartzen, ezingo duzu pasahitza berreskuratu.
JAIOTZE DATA Urtea (4 digitu) Hilabetea urtarrila otsaila martxoa apirila maiatza ekaina uztaila abuztua iraila urria azaroa abendua Eguna 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31
3. Zure datu pertsonalak
ITUNA
EUSKALERRIA.ORG ZERBITZUAREN BALDINTZAK 1. ZERBITZUA ERABILTZEN HASTEKO ERREGISTROA Zerbitzua erabiltzen hasteko, ondoko baldintzak onartzeko, eregistratzeko formularioa bete eta bidali egin behar. Behin erregistroa eginez gero, erabiltzaile-izena eta pasahitza izango dituzu eta zure ardurapean gelditzen da horiek isilpean mantentzea. 2. KOMUNIKAZIOEN PRIBATUTASUNA Indarrean dagoen legeriaren arabera, Plazagunea, S.L.k komunikazioen pribatutasunarekiko errespetua bermatzen du. Alabaina, eskubidea du baldintza hauek urratzen dituztenen kontuak blokeatzeko. Erabiltzaileak izango luke erantzukizun osoa asmo txarrez edo utzikeriaz zerbitzu hau inori kalte egiteko moduan erabiliko balu. 3. ZERBITZUAREN FUNTZIONAMENDUA Erabiltzaileak onartzen du Plazagunea, S.L. ez dela mezuak huts egitearen, ezabatzearen edo osoki ez transmititzearen erantzule. Orobat, ez du erantzukizunik bere gain hartuko baldin eta inork mezuak bidean atzemango balitu. 4. JOKABIDE DEBEKATUAK Guztiz debekatuak gelditzen dira honako jokabide hauek: - Posta-zerbitzua beste batzuei eskatu gabeko posta ("spam"), mehatxuzko mezuak, iraingarriak, gezurrezkoak, gutun-kateak, eta, oro har, gizalegezkoa ez den edozein eduki igortzeko erabiltzea. - Beste erabiltzaile batzuei buruzko informazioa, haien baimenik gabe, atzematea, sarestea edo manipulatzea. - Nortasun faltsu bat sortzea, beste batzuk nahasteko edota mezuaren jatorria ezkutatzeko. - Birusak, Troyako zaldiak, atzeko ateak, harrak, bonbak, robotak edo sistema informatikoa kaltetzeko gai den edozein eduki transmititzeko posta-zerbitzua erabiltzea. - Jabego Intelektualaren Legea ez errespetatzea. - Inoren pasahitzak, kontuak edo softwarea babesik gabe gabe uzten dituzten programak erabiltzea. 5. KALTEORDAINAK Plazaguneak kalteordainak eska ditzake noiznahi, ondasunetan edo eskubidetan erabiltzaileak edo beste norbaitek, itun honetako baldintzen arabera, posta-zerbitzuaren erabilera okerra egiten badu. 6. ALDAKETAK ETA IRAUNGITZEA Plazagunea, S.L.k eskubidea luke zerbitzuaren baldintzak aldatzeko edo zerbitzua bertan behera uzteko, beharrezkoa ikusiko balu, aldez aurretik erabiltzaileari aldaketen berri emanez. Urtebete erabili gabe egon diren posta kontuak automatikoki ezabatuko dira. Erabiltzaileak ulertzen eta ontzat ematen ditu goian azaldutako betebeharrak eta eskubideak eta onartzen du itun hau "Onartu" botoia sakatuz.
© Copyright Euskalerria.org. Eskubide guztiak erreserbatuak.