![]() |
SARRERA.
Solasgunean sartu ahal izateko, beraren aurrean identifikatu beharrean gaude. Hori dela eta, lehen leihoak gure izena eskatzen digu:

Izena idatzi eta "SARTU" etiketa duen botoiari "klik" egingo diogu eta sarrera prozesua martxan jarriko dugu.
Kontuan hartzekoak:
LEIHO NAGUSIA:
Identifikatu ondoren leiho nagusia ikusiko dugu. Bertan ditugu solasaldia kontrolatzeko aukerak.

Leiho honetan hiru gune desberdin ikus ditzakegu:


Solaskideen izenak ikusiko ditugu Erabiltzaileak mihian. Azpian "Baztertu" eta "Nire profila" botoiak daude.
SOLASKIDEEN IZENAK.
Guk hautaturiko izenak ezkerraldean gezi beltza izango du. Izenak alfabetikoki ordenaturik azalduko dira eta zerrenda leihoa baino luzeagoa bada, "scroll" barra izango dugu aldamenean guztiak ikusi ahal izateko. Lehen lerroan "Erabiltzaile guztiei" dionean, guk bidaliriko mezua erabiltzaile guztiek ikusiko dutela dio.
BAZTERTU botoiaren erabilera.
Baliteke norbaiten solasak norberarentzat garrantziarik ez izatea. Solaskide horrek dioena ez ikusteko, klik egingo dugu erabiltzaile leihoan solaskidearen izenaren gainean eta "Baztertu" botoiaren gainean "klik" egingo dugu. Hori egin ondoren kide horren solasa baztertuta dugu eta hau adierazteko bere izenaren ezkerraldean "X" ikurra izango du. Baztertze hori kentzea nahi badugu, operazio bera egingo dugu: klik izenaren gainean eta baztertu botoiari klik egin. "X" ikurra desagertuko da eta bere solasa irakurtzeko prest izango gara.
Norbait baztertzen badugu, guk bakarrik jakingo dugu hori egin dugula, beste ordenagailuetan ez da azalduko gure ekintzaren arrastorik.
NIRE PROFILA botoiaren erabilera.
Lehen esan dugunez, gure burua solasgunean ondo aurkezteko bi aukera dauzkagu: lehena izena eta bigarrena profila. "Nire Profila" botoia erabiltzerakoan leiho bat zabalduko zaigu gure profila idazteko; hau da, lanbidea, helbide elektronikoa, ...
Erabiltzaile leihoan erabiltzaile baten izenaren gainean klik bat egin ondoren "Nire Profila" botoia "Profila" bihurtuko da eta honen gainean klik egin ondoren, hautatuko pertsonak bere profilean idatzitakoa ikusteko aukera emango digu.
SOLASEAN.
Solasguneak hiru aukera ematen dizkigu gure solasa aurrera eramateko: era zabala non solaskide guztiek dakiten zer diogun; buruz-burukoa non solaskide bakarrarekin gela pribatuan jardungo dugun eta ahopeka non, nahiz eta gela orokorrean egon, guk esandakoa pertsona bakar batek irakurriko duen.
BURUZ-BURUko solasa.
Orain arte aipaturiko sisteman, guk idatzitakoa beste guztiek irakurtzen zuten. Baina hamaika bider izango dugu beharra, edota gogoa, solaskide zehatz batekin hitz egiteko.
Buruz-buruko solasa martxan jartzeko, bi "klik" egingo ditugu erabiltzaileen leihoan solaskidearen izenaren gainean. Horrek bigarren leihoa zabalduko digu (ikus datorren orrialdea) geuretzat eta hautaturiko solaskidearentzat. Leiho honek bi pertsonarentzat bakarrik balio du, baina beste leiho batzuk zabal ditzakegu horrela nahi badugu.
Kontuan izan leiho nagusia zabalik dagoela eta bi solasak jarrai ditzakegula.
Buruz-buruko solasa amaitutzat emateko "Itxi" botoian klik egingo dugu eta leihoa itxi egingo da.
AHOPEKO solasa.
Batzuetan, bilkura batean gaudenean partaideren bati zerbait esan nahi diogu, besteek jakin gabe. Solasgunean hori ere egin daiteke. Ahopeko solasa esaten diogu.
Hau egiteko, erabiltzaileen gunean ahopeka jardutea nahi dugun kidearen izenean klik egin eta esaldia idatziko dugu. "Enter" tekla sakatu ondoren hautaturiko kideak, eta berak bakarrik, jasoko du mezua.
Bidaltzailearen ordenagailuan hauxe ikusiko dugu:
Gure_izena ->(kidearen_izena) MEZUA ...............
eta mezua jasotzen duenaren ordenagailuan horrela ikusiko da:
[[KIDEAREN_IZENA]] ) MEZUA ...............
Aukeren guneko "GELAK" mihia.

Nahiz eta une berean bi gelatan ezin izan, aukera dugu gela batetik bestera salto egiteko, edo beharraren eraginez beste gela bat behar badugu solasgunean, beste gela hori sortzeko.
Gela batetik bestera salto egiteko nahikoa dugu bi klik egitea gelaren izenaren gainean. Pasahitzez babestua badago, pasahitza eskatuko digu, bestela zuzenean sartuko gara.
GELA SORTU:
Gela sortzeko "sortu" botoia sakatuko dugu eta azpiko leihoa zabalduko da:

Gela berriari izena emango diogu dagokion eremuan. Pasahitzdun gela sor dezakegu, gune pribatua behar badugu, eta pasahitza, bai posta elektronikoz, bai ahopeka jakinarazi.
Pasahitzaren eremua ez badugu betetzen, gela irekia izango da eta nornahi sartu ahal izango du.
"BERRITU" botoia.
Une zehatz batean jakin nahi badugu solasgunean dagoen pertsona kopurua , "Berritu" botoia erabiliko dugu eta informazioa eguneratuko digu.
KOMANDO BIDEZKO AGINDU AURRERATUAK.
| AGINDUA | AZALPENA |
| Nabigatzailea zabaldu | |
| /web orriaren_URLa |
Nabigatzailea
zabaltzen du adierazitako URLarekin. |
| Mezuak bidaltzeko aginduak | |
| /nick izen_berria | Solasgunean
dugun izena aldatuko du eta izen_berria-n idatzirikoak ordezkatuko du. Adib. /nick Nikolas |
| /me mezua | Mezua
bidaltzen duenaren izena mezu aurretik jartzen du. Adib. /me Kaixo Agindu honen ondorioa hau da: Iņaki **Iņaki** Kaixo |
| /p lagunaren_izena mezua | Buruz-buruko solasgunea zabaltzen du lagunaren_izenarekin nahiz eta beste gela batean egon. |
| /away mezu_automatikoa | Solasgunea aldi baterako uzten duenak guztiei bidaltzen dien mezua. Adib. /away telefonoan nago |
| Solasgune-gelak | |
| /join gela pasahitza | Salto egiten dugu gauden gelatik aginduan aipatutako gelara. Gelan sartzeko pasahitza behar bada, idatzi egingo dugu, bestela ez. Solasgune hori ez bada existitzen, sortu egiten du. |